Modu zibikoan eraiki behar dela sinesten dugu.

Hiri bizigarriagoak egitea da gure helburua, jendearen bizitza hobetzen lagunduko duten azpiegituren bidez. Etxe hobeetan bizitzeko, errepide hobeetan gidatzeko, garraio azkarragoetan eta seguruagoetan bidaiatzeko, ikastetxe hobeetan ikasteko edo eraikin jasangarriagoetan lan egiteko asmoa duen jendearen bizitza.

Bideoa ikusi

Eraikitzaileak gara, baina, batez ere, guztiona den leku batean bizi gara, guztion onuraren bila. Moyua Eraikuntzak gara.

Moyuan badakigu gure lanak eragin nabarmena duela gizartearen eta ingurunearen garapenean. Hori dela eta, erantzukizuna, jasangarritasuna eta gizartearen premia eta kezkak errespetatzea dira gure garapenaren zutabeak.

Konpromiso soziala

Pertsonek pertsonentzat sortutako eraikuntza-enpresa bat gara. Behar dena egiten dugu besteen bizitza hobetzeko. Horregatik babesten ditugu gure komunitateko gizarte-, kultura- eta kirol-proiektuak.

Lurraldearekiko inplikazioa

Gauza ez da soilik proiektu handiak egitea. Gure bizilagunen ongizatea hobetzea da helburua. Eraikitzaileak gara, baina, batez ere eta nagusiki, guztiona den leku batean bizi gara, guztion onuraren bila.

Esperientzia

1927. urtetik, 867 obra txiki eta handi bukatu ditugu. Etxeak, ikastetxeak, kirol-instalazioak, errepideak, itsas portuak, osasun-zentroak, parkeak, pasabideak, tren-geltokiak... Izan ere, guretzat lan guztiak dira garrantzitsuak.

Fidagarritasuna

Fidagarritasuna eta gaitasun teknikoa ditugu ezaugarri. Bide bati ekitea erabaki genuen duela 93 urte: gure fidagarritasuna ekinaren ekinez erakustea, eta ez hitz hutsez. Obran lanean erakutsi behar da fidagarria zarela, eta ez eskuorri baten bidez. Eta bide horrek eraman gaitu, hain zuzen, lurraldeko eraikuntza-enpresa nagusia izatera.

Berrikuntza

TOPOa, Anoeta estadio berria, AHTa, SUMMA ikastetxe berria, Onkologikoa eta beste eraikitzeko, soluzio tekniko eta arkitektoniko berritzaileak behar dira, proiektu bakoitza errealitate bihur dadin.

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?