Gure erakundean, barruko pribatutasun-protokoloak eta -politikak egokitu egin ditugu Datuak Babesteko 679/2016 Europako Erregelamenduaren (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, kudeatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen baikaitu.

1.- NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

CONSTRUCCIONES MOYUA S.L erakundea, PASEO ERROTABURU, Nº1-5, 20018 DONOSTIA-GIPUZKOA helbidea duena, zure datuen tratamendu egokiaren arduraduna da. Tratamendu horri buruzko galde dezakezu ondoko helbide elektronikoa erabiliz: info@moyua.com

 

2. ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?

CONSTRUCCIONES MOYUA S.L erakundean, interesdunek ematen diguten informazioaren tratamendua egiten dugu ondoko helburuekin:

  • Bezeroarekin hitzartzen ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzea.
  • Produktu eta zerbitzuei buruzko eskaerak bideratzea eta kudeatzea.
  • Produktu eta/edo zerbitzuei buruzko publizitatea edo eskaintzak bidaltzea.

 

3.- ZEIN DA DATUEN TRATAMENDUA EGITEKO LEGEZKO OINARRIA?

Baimen bidez eman dizkiguzun datuen erabilera beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

Zeinahi unetan adieraz dezakezu zure datuak erabiltzearen aurka zaudela eta, beraz, datuekin egiten den edozein kudeaketa-mota ondoriorik gabe utzi; hala, zure datuak legez ezarritako denboran baino ez dira blokeatuko. Nolanahi ere, jakinarazi behar dizugu baimenik eman ezean, ezinezkoa gerta daitekeela zerbitzuak ematea.

 

4.- DATUEN KOMUNIKAZIOA

Hasteko eta bat, ez da daturik lagako, horretarako legezko betebeharrik ez badago.

Dena dela, guri laguntzen diguten edo euskarria ematen diguten zerbitzu-emaileekin edo akordioak sinatutako kanpoko laguntzaileekin partekatuko ditugu zure datuak.

 

5.- DATUAK GORDETZEA

Zure datu pertsonalak bakar-bakarrik gordeko ditugu helburu hori betetzeko behar den denboran, kontratu-harremana dugun bitartean, hori behartzen duen legezko betekizuna dagoen bitartean edo zure datuak tratatzea debekatzen duen eskubideetako bat baliatzen ez duzun bitartean.

 

6.- NOLA BALIA DITZAKET NIRE ESKUBIDEAK?

Eskubideen titularra zaren aldetik, zure datuen kontrola duzu eta, beraz, edozein unetan balia ditzakezu zure eskubideak. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar diguzu: info@moyua.com

Ondoko eskubidek balia ditzakezu:

  • Datuetan sartzea – Erakunde honek kudeatzen dituen zure datuak kontsultatu ahalko dituzu.
  • Datuak zuzentzea – Zure datuak aldatu ahalko dituzu zuzenak ez badira.
  • Datuak ezabatzea – Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahalko duzu.
  • Datuak aurkaratzea – Zure datu pertsonalen baten tratamendurik ez egiteko eskatu ahalko duzu.
  • Tratamendua mugatzea – Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatu ahalko duzu, inguruabar jakin batzuetan.
  • Eramangarritasuna – Eman dizkiguzun edo gure kontratu-harremanean lortu ditugun datu pertsonalak jaso ahal izango dituzu, bai eta beste erakunde bati igorri ere.

Erabiltzaileei jakinarazten diegu baimena edozein unetan baliorik gabe uzteko eskubidea dutela, baina horrek ez dio eragingo izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Era berean, interesdunei jakinarazten diegu erreklamazioa aurkez dezaketela Datuak Babesteko arloan eskumena duen kontrol-agintaritzan, batez ere beren eskubideak baliatzean gogobeterik geratu ez badira.

Zure eskubideak baliatzeko, aurkeztu zure NANaren kopia bat edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokideren baten kopia.

 

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?