Zeruertz berri baterantz

Berrikuntza digitala, jasangarria eta soziala, eragile teknologiko ezberdinen eraikuntzaranzko ezagutza transferentziaren buru gara

Berrikuntza

Segurtasuna
/wp-content/uploads/2022/04/innovacion_01.png

Segurtasuna

Zaindu daukazun hori.

Eraikuntza lanetan, erronkaz erronka dihar dute langileek, honek prestakuntza haundia eskatzen duelarik. Arrisku eta osasun lanketa integral etengabean gabiltza lanean, berrikuntza izanez gure ardatza.

ISO 45001-az haratago
Laneko segurtasuna eta Osasuna
Moyuan araudiaren estandarretik haratago luzatzen dugu begirada, Euskal Herriko berrikuntza ekosistemako lan jariotik eratorritako teknologia berrien laguntzaz etengabeko obekuntzaren marko pean kudeatuz segurtasuna.
Ingurunea
/wp-content/uploads/2022/04/innovacion_02.png

Ingurunea

Gure natura, gure ardura

Gure sektoreak sekulako eragina du ingurumenean, hala nola, baliabide ez berriztagarrien esala handiko hustiapena, paisaiaren eraldatzea, zabor sorkuntza handia… Gure lanen alderdi honetaz jakitun, eragin hauen arintzean egiten dugu gogor lan, gaur ereindako haziaz osatuko baitira biharko basoak.

Ingurumen errendimendua
Construcciones Moyuak 2017 urtetik aurrera urtero kalkulatzen du erakundearen karbono-aztarna ISO 14064 arauaren arabera, jarduera nagusiak -zuzenek zein zeharkakoek- klima-aldaketan duten eragina kuantifikatzeko helburuarekin. Horretarako, berotegi-efektuko gasen kudeaketa-sistema bat du eta karbono-aztarnarekin batera, urtero erakunde ziurtatzaile akreditatu batek egiaztatzen du. Construcciones Moyuak urtero erregistratzen du bere karbono-aztarna Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren Karbono Aztarnaren Erregistroan. Horren ondorioz, berotegi-efektuko gasen emisioak kuantifikatzen dituen enpresaren bereizgarri-zigilua ematen zaio.
Ingurumen Kudeaketa
Construcciones Moyuak ISO 14001 arauaren araberako Ingurumen Kudeaketa Sistema du ezarria, gure jardueren ingurumen-inpaktua prebenitu eta minimizatzea helburu duena. Sistema honen bidez, gure ingurumen-alderdiak identifikatu eta kontrolatzen ditugu, legedia betetzen dugu eta baliabideen erabilera eraginkorra sustatzen duen etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu. Konpromiso hori prozesu guztietan integratzen da, ingurumenarekiko erantzukizun-kultura sustatuz eta gure inguruko garapen jasangarriari lagunduz.
PROIEKTU AITZINDARIA ERAIKUNTZA-TEKNIKAN, ISOLAMENDUA ETA EFIZIENTZIA BERMATZEN DITUENA
Europako hego-mendebaldeko egurrezko eraikin handiena
Proiektu honen berritasun nagusia, zero kotatik gora, egiturazko elementu gisa zura erabiltzen ari dela da. Hori nahiko ohikoa da Europa iparraldeko herrialdeetan edo Estatu Batuetan eta Kanadan, baina ez gure inguruan. Zurezko egiturari esker, non 2.200 metro kubiko erabili diren, ziurtatutako euskal basoetatik datozenak, ohiko exekuzio-denboraren lau hilabete inguru aurreztu dira. Isolamendu termiko eta akustiko handia eskaintzen du, eta eraginkortasun handiko kondentsazio-galdarekin eta beste elementu batzuekin konbinatuta, eraikuntza jasangarria eta energia-eraginkortasun handikoa izango da, kontsumo ia nuluarekin.
Ekonomia zirkularra eraikuntzan txertatzearen bideragarritasunaren erakusle
%100eko berrerabiltzea
Moyuak “Distinción Oro” agiria jaso zuen “Mejor Gestión con RCD” sarietan, eraikuntza hondakinen kudeaketa arduratsua posible denaren erakusle, harri materialen %100-a berrerabiliz Anoeta futbol zelaiko birmoldaketan.
Kalitatea
/wp-content/uploads/2022/04/innovacion_03.png

Kalitatea

Kalitatea, esperientziaren islada

Kalitatea xehetasun naiz funtsean, tresna eta helburutzat.

Erainkuntzako produktuen merkaturatzea
Construcciones Moyuak ekoitzitako agregakinek lantegiko ekoizpen kontrolaren CE adostasun ziurtagiria dute, AENOR erakundeak emana, 2011ko martxoaren 9ko 305/2011 Erregelamenduaren arabera, zeinek eraikuntzako produktuen merkaturatzerako baldintza harmonizatuak ezartzen ditu. Prestazioen adierazpena eta CE ziurtagiria eskuragarri daude, bezeroak hala eskatzen badu.
Kalitate kudeaketa
Construcciones Moyuak ISO 9001 arauaren araberako Kalitatearen Kudeaketa Sistema du ezarrita, obren exekuzio egokia eta bezeroen gogobetetasuna bermatzera bideratua. Sistema honen bidez, egindako obra bakoitza planifikatu, kontrolatu eta gainbegiratzen da, baldintza teknikoak eta arauzkoak betetzen direla ziurtatzeko. Kalitatearekiko konpromiso hori gure prozesu guztietan integratzen da, etengabeko hobekuntza sustatuz eta egindako obra bakoitzean bikaintasuna bilatuz.
Egoera berriak, erronka berriak
Kalitatea eta erronka
Moyuak jorratutako lanetan heterogeneotasun handia aurkitu daiteke, horrek zeharo moldakorrak egin gaitu, proiektu bakoitzaren material eta akaberetan arreta eta zaintza handia jarriz. Honek Moyuaren etengabeko berrikuntza eta motibazioa dakar, kalitate eskakizunak gero eta zorrotzakoak baidira, zertifikazio berrien pean lan egitera eramanez eta prestakuntza berriko eraikuntzak garatuz. Hortaz, urteen poderioz kalitatearen maisu izaten amaitu dugu, gure lan moduen berrikuntza garatuz guk eraikitako espazioetan egongo den ororen erosotasuna ardatz dugularik.

I+G+b proiektuak

4.0 PROZESUAK

AZER-IA

Azpiegituretarako mantentze prediktiboko plataforma bat sortzeko monitorizazioari aplikatutako IA, biki digital baten garapenaren bidez

HAZITEK 2023 DEIALDIA
ZL-2023/00717
4.0 PROZESUAK

INTELMET

Dokumentuak kudeatzeko plataforma bat sortzea, obretan kasko adimenduna erabiltzeko eta eraikuntza-sektorera bideratutako kasko adimendunaren funtzio aurreratuak sortzeko

HAZITEK 2023 DEIALDIA
: ZL-2023/00650
I+G+b PROIEKTU GEHIAGO IKUSI Ez dago proiektu gehiagorik

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?