4.0 bertsioa
2020ko ekaina

Kalitate, Ingurumen eta Prebentzio Politika osatzen duten Kalitate, Ingurumen eta Prebentzio arloko Helburuak betetze aldera, GRUPO MOYUA empresa taldeko Zuzendari Nagusiak jarraian adierazten diren gidalerro orokorrak xedatzen ditu:

  • Bezeroen erabateko asebetetzea lortzea, ezarritako baldintza, beharrizan, itxaropen eta zehaztapenekin zein Arau, indarreko Legedia eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datozen produktu/zerbitzuak eskainiz.
  • Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak emateko konpromisoa, lanarekin zerikusia duten lesioak prebenitzeko eta osasuna hondatzeko.
  • Arriskuak kentzeko eta laneko segurtasun eta osasun arriskuak gutxitzeko konpromisoa.
  • Aukeren berdintasunaren konpromisoa, langile guztiek duten osasunarekiko eskubidea bermatzeko oinarrizko estrategia da, gizon eta emakumeen lan arriskuen prebentzio arloan dituzten beharrak kontuan hartzen duelarik.
  • Gizartearekin dagoen erantzunkizunaren printzipioa errespetatuz, emakumeen eta gizonezkoen arteko Berdintasuna eta Aniztasuna.
  • Bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateragarriak izan datitezen eta erantzunkidetasuna erraztuko duen Lan-denboaren antolaketa egokia, horrela arrisku psikosozialak murriztu ahal izango dira eta langileen produktibitatea eta motibazioa bermatu.
  • Emakume zein gizonezkoentzat zuzenduta doan lan arriskuen prebentzioa eraginkorra denean, zereginen kalitatea hobetu eta enpresaren garapen soziala eta ekonomikoa handitzen da, persona hauek bere ahalmen guztia ematen baitute.
  • Enpresan etengabeko hobekuntza, laneko segurtasun eta osasunaren kudeaketa sisteman eta Ingurugiroaren babesa sustatzeko konpromiso irmoa, alderdiok jokabidearen oinarri gisa hartuta.
  • Ingurumen-legedia eta -araudia betetzeko eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko konpromiso iraunkorra, legezko betekizunen eta lan-arriskuen prebentzioari dagokionez, maila guztietan.
  • Enpresak alderdi interesatuekin onetsitako baldintzak betetzeko konpromisoa.
  • Klima-aldaketa arintzeko sentsibilizazio neurriak hartzeko konpromisoa.
  • Gizartearekin eta garapen iraunkorrarekin konpromisoa: Enpresak bere jarduera guztiak, ingurugiroarekiko konpromisoaren alderdia kontuan hartuta garatuko ditu, kontsumo arduratsua bultzatu eta ekoizpena zainduz, ekonomia eredu zirkularra sustatuz.
  • Produktu/zerbitzuen kalitatea bermatzeko sistematika dokumentatua (edo normalizazioa) ezartzea.
  • Prozesu berrien plangintzan eta lehendik daudenen aldaketan, ingurugiroa eta arriskuen prebentzioa kontutan hartzea.
  • Enpresako langile guztien prestakuntza jarraia, bakoitzari dagokion jardueraren arabera, euren jarduera baldintza seguruetan garatu ahal izateko adinako ezagutzak transmititzeko, betiere ingurunearekiko errespetua sustatuz eta bezeroen zein enpresako sail guztien beharrizanei erantzutera bideratuz.
  • Enpresako Zuzendaritzak Kalitate, Ingurumen eta Prebentzio Politika publikoarentzako eskuragarri dagoela bermatuko du, berau instalazioetako toki ikuserraz batean kokatuta eta interesdun aldeari berau eskatzeko aukera erraztuta.
  • Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea denon ardura da, beraz, erakundeko maila guztietako pertsonek ezagutu, ulertu, ezarri eta mantendu behar dute.
  • Laneko segurtasunean eta osasunean eragina duten aldedietan, legez eskatu edo ez, enpresako langile guztien eta langileen ordezkarien parte-hartzea, prestakuntza eta kontsulta bermatzen da.
  • Erankundeak hartutako prebentzio neurriak arrisku faktore desberdinak murrizteko bideratuak izango dira; faktore psikosozialak zein ergonomikoak edota higienikoak, soilik lan arriskuetan zentratu Gabe.
  • Kalitate, Ingurumen eta Prebentzioan helburu eta xedeak hartzea eta zabaltzea bere gain hartzen ditu.
  • Politika hau betetzen den edo ez, aldizka eta sistematikoki ikuskatuko da.

Kalitate, Ingurumen eta Prebentziorako Sistema Integratua osatu egin da eta berau mantendu beharra dago, zuzenketan baino, akatsen prebentzioan lan egite aldera.

Kalitate, Ingurumen eta Prebentziorako Sistema Integratuaren eraginkortasuna enpresako Zuzendaritza Nagusiaren ardura da. Horren erakusle eta ordezkari diren heinean, Zuzendaritzaren ordezkariek sistema ezarri, garatu eta mantendu egiten dela gainbegiratuko dute, egokitasuna eta ezarpen zuzena ebaluatuta.

Horretarako, Ordezkari hauek, enpresako sail guztietan esku-hartzeko eskumena daukate, beharrezkotzat jotzen badute, Sistema Integratuaren eraginkortasuna egiaztatze aldera.

Grupo Moyua empresa taldeko Zuzendari Nagusi gisa, nere gain hartzen ditut  Eskuliburu Integratuan jasotako Kalitate, Ingurumen eta Prebentzio arloari dagozkien ildoak garatzeko ardura.

Gorka Natxiondo
Zuzendari Nagusia
Grupo Moyua

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?