Korporatiboa

Moyua Eraikuntzak: gauzak egiteko modu bat

5 azaroa, 2020

Aro berri bati ekin diogu Moyua Eraikuntzak enpresan; horregatik, irudia eta mezua ere berritu ditugu.

93 urte urte asko dira. Bizipen, istorio, esperientzia eta aldaketa asko. Urte hauetan guztietan hazi egin gara, eta hazten ikusi ditugu gure lurraldea, Gipuzkoa, eta gure gizartea, gipuzkoarrak, alegia.
Gipuzkoaren eta bertako biztanleen garapenarekin oso lotuta dago Moyuaren historia. Hemen egin dira gure proiektu nagusiak. Itsas lanak, bide-lanak, trenbide-lanak. Estadioak, ikastetxeak, arte-zentroak, etxebizitzak. Pertsonei esker bizia hartzen duten lekuak.
Eta orain aro berri bat hasiko dugu, irudi berri bat eta mezu berri bat estreinatuz. Baina betikoak izanda. Eraikuntza-enpresa desberdin bat, pertsonak proiektuen aurretik jartzen dituena. Gure ingurunearekin konpromisoa duena. Ingurumena errespetatzen duena. Eta taldean lan egiten duena.
Eraikitzaileak gara, baina, batez ere eta nagusiki, guztiona den leku batean bizi gara, guztion onuraren bila.
Moyua Eraikuntzak gara.

 

Jendearentzako jendearen eraikitzailea gara.

Elkarrekin gizarte hobea eraikitzen lagun dezakegu. Gurekin lan egin nahi duzu?