Moyua, Donostiako 2025eko Enpresa Lasterketan
Moyua taldeak joan den igandean, maiatzak 18, Donostian ospatu den … Continued
Moyua taldeak joan den igandean, maiatzak 18, Donostian ospatu den Enpresen Lasterketaren 16. edizioan parte hartu du. Hainbat lankide izan ziren kirola, talde-lana eta giro oso ona uztartzen dituen hitzordu honetan.
Jardunaldi biribila izan zen: egun eguzkitsua, sentsazio handiak eta elkarrekin beste esperientzia batez gozatzeko gogo handia, ohiko lan-ingurunetik kanpo. Moyuatik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu taldean parte hartu zutenei euren inplikazio eta gogoagatik.
Talde gisa batzen gaituzten balioak indartuko dituzten ekimenen alde egiten jarraituko dugu: konpromisoa, laguntasuna eta ahalegin partekatua.
Eskerrik asko guztioi eta hurrengora arte!